XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Antzeko zerbait gertatu da, neurri apalagoan bada ere, aho eta idatzizko komunikabideetan: liburugintzan, aldizkari euskaldunetan eta diskogintzan hazkunde nabarmenak lortu dira azken urteotan.
Beste aldetik, eta irrati gehienetan alboko gauza izan arren, ohargarria da irrati-sailean ere, kalitate eta kantitatez, euskarak hartu duen maila.
Ezin gauza berdinik esan telebistaz euskara guztiz baztertua bait dago handik.
Hau genuke, beraz, euskarak daukan gaitzaren diagnostikoa; erradiografiak garbi azaltzen ditu, bere argi-itzaletan, azterketaren emaitzak.
NORMALIZAZIO LINGUISTIKORANTZ Baina jakina, eta mediku-hizkeran jarraituz, diagnostikoa egin ondoan tratamenduari ekin behar zaio; hau da, euskara berreskuratzeko neurri egokiak hartu behar dira orain.Helburuak, ezin bestean, bere normalizazioa izan behar du.
Normalizazio linguistikoak bi parte ditu: Lehenengoa, hizkuntzari berari dagokiona.
Bigarrena, bere erabilerari dagokiona.
Batetik, normalizatzeak badakigu zer esan nahi duen:
Atal hau batez ere linguistikoa da; hizkuntzaren azterketaz arduratzen diren pertsona eta erakundeen egitekoa da bereziki: hizkuntzalariena eta, gure kasuan, Euskaltzaindiarena; horretarakoxe sortua izan bait zen, hain zuzen ere, beste ezertarako baino lehen, orain dela hirurogei urte.
Beste aldetik,
Azken eskakizun honek esannahi sozio-politiko argia du noski.
Eta zeintzu dira sozio-politikazko bideok?.
Aski izango da hizkuntzen lantze eta transmititze-bide normalak zeintzu diren azaltzea, haietatik Administrazio publikoari dagozkionak hautatzeko: 1) Gurasoetatik seme-alabetarako famili bidezko transmisioa.
2) Ikastetxeetako irakaskuntza: ikastolak, zentru ofizial eta pribatuak.
3) Alfabetatze eta Euskalduntze Mugimendua gazteen eta helduen artean.
4) Ahozko eta ikus-entzun-idatzizko komunikabideak.
5) Administrazio Publikoa eta Zerbitzu Publikoak.